Ikasturte hasierarekin batera eta umeen eskolara bueltarekin batera, guraso ugari jartzen dira poltsikora begira, itzulera horrek dakarren kostua zenbatekoa izango den jakiteko.
Antzuolako Itzar liburu dendan, esaterako, dagoeneko hasi dira eskolako materiala saltzen, nahiz eta, behin eskolak hasi ostean nabaritzen duen mugimendu handiagoa dendan, bertako arduradun Kontxi Laskurainek. Eta gurasoek kontuan hartzen dute ikasturte hasieran haurren eskolara itzulerak zenbateko gastua ekarriko dien. Itzar liburu dendakoak dio gainera, orain krisia dela eta, prezioari gehiago begiratzen zaiola eskolako materiala erosterako orduan.
Baina eskolako materialaren gastua bakarrik ez, eskolaz kanpo umeek egiten dituzten ekintzen matrikulek eta horrelakoek ere gastua dakarkie gurasoei eta horiek ere kontuan hartzen dituzte iraila hasieran.
Gastuak gastu, aurre egin behar horri ere eta datorren moduan hartu behar kontua.