Haude atera duten oharra (irailekoa da):
Danborrada antolakuntzak herriari
Abuztuan danborrada nagusiaren inguruan etxeetan jaso den idatzia dela eta, egia da bi hilabete faltan berau antolatzen jarraitzeari uko egin diogula eta arrazoiak azaldu nahi ditugu, garbi utziz ez dela aurtengo ekainean Txosna Batzordekoekin izandako bilerarengangtik izan, baizik eta 2012.urtetik bi batzordeek darabilgun tira-bira eta adostasun ezagatik.
Hasteko Oñatiko danborrada betidanik izan da herritik herrixandako . Horren adibide 48 urte hauetan antolakuntzan eta danborrada bertan parte hartu duen adin eta “kolore” guztietako herritar kopurua.
2012ko ekainean Txozna Batzordearen deia jaso genuen. Arazo barik bildu ginen, danborradak ez diolako inoiz inori aterik itxi. Honen isla, danborradan parte hatzera gonbidatuz urte ezberdinetan luzatu izan diren gonbiteak: ikastetxe, guraso elkarte, Pake-Leku, Saltoka, gazte talde ezberdinak, elkarteak…).
Orduko lehenengo bilera hartan Txosna batzordeak bere iritzia eta nahia adierazi zuen. “Beraiek ordezkatzen dituzten gazteak ez omen dira orain arteko danborradarekin identifikatzen”, hala nola, jantziak (gonak, uniformeak), abestiak, udal musika banda ... Argi eta garbi geratu zen bi danborrada eredu daudela. Hala ere, herriarengatik eta jaiak liskarretan ez hasteagatik , azken bi urtetan danborrada bakar bat egiten saiatu gara, baina beti buruan txosna batzordeko kide baten esaldia darabilgula ”ikusiku herrixari ze danborrada gustaitten xakon gehixau, zuena edo geuria”.
Aurtengoan ere lanean hasi gara (bi danborradekin, nagusiena eta haurrena, guretako nagusiena bezain garrantzitsua dena), eta ekainean Txosna batzordearekin bildu ginen. Baina garbi ikusten dugu berriro ere bi danborradak bateraezinak direla, bi eredu oso ezberdin baitira. Danborrada jaiei hasiera emateko ekintza da, gaueko 00:00tan San Miguel Martxa joaz amaitzen baita eta ez errebeindikazio ekintza moduan. Horren adibide “jaixak politika dia” esaldia txosna batzordeko ordezkari batek esandakoa.
Gutako batzuren aldetik, bi danborrada ospatzearen aldeko planteamendua ere egin zen (ez zen onartua izan) baina berriro diogu, herriarengatik eta jaiak ondo hasi eta disfrutatzeko asmoz, azken bilera hontan adostasun batera iritsi ginen. Erabakia gure batzordera eramanda eta azken bi urtetako esperientziak eta bileretan esandako guztiak mahai gainean jarrita, eta 2012-2013ko danborradak ikusita, balorazio bat egin eta etengabeko sokatiran jarraitzeak ez digula pena merezi ikusi dugu.
Gure ustez “tren” bat martxan badago, azkenengo igotzen dena bertan dagoenera moldatu behar da. Honekin ez dugu esan nahi inongo aldaketarik edo berrikuntzarik sartu ezin denik baina aldaketak pausoka eta zentzuz eman behar direla uste dugu.
Guzti hauek kontutan izanda, eta mahai gainean aldeko eta kontrako denak jarrita, danborradaren antolakuntzak, 48 urteren ondoren, pena haundiakin, danborrada ustea erabaki du.
Ondo pasau jaixak !!!!!