Hauxe txosna batzordeko danborrada taldearen oharra (abuztukoa da):
Aupa danori!!!
Mezu hau HERRITTIK HERRIXANDAKO, Txosna Batzordeko danborradakuok gertatu dogu kalian bolo-bolo dabitzen zurrumurruei erantzunez:
Gauza asko entzun dia, tartian danborradarik eztala egongo! Are okerraua, errudunak gu garela, Txosna Batzordia. Ekainetik hasitta gauz Txosna Batzordetik tanborrada eder bat urte dadiñ lanian eta horregatik betiko tanborradako zuzendaritziakin bilera bat in geben, aurreko urtetako esperientziaz ikasiz, danok batera erronka barrixei aurre itteko asmoz. Orudan, aurreko bi urtetan bezala, elkarrekin tanborradan urteteko adostasuna lortu geben. Arazorik ez, beraz.
Jaixak baino 2 hilabete lehenau enterau gara ordia, tanborradako zuzendaritzak uko iñ xauela aurtenguan tanborradia antolaketiari. Nobedade honen harira datoz kalian zabaldu dian zurrumurruak. Guk liskarrak eta tanborradian politizaziñua eragin omen ditugu eta abar.
Tanborradaren izaeraren inguruko bi ikuspuntu ezberdinek eragin daue eztabaidia bi taldien artian, baina aurrerau esan moduan, bixen aldetik adostasuna eta elkarlana lortzeko helburu garbixari esker, soluzionau genittun desadostasunak.
Guk ez xau sekula iñori ezer exijiu, ulerketan dogulako bakoitzak gura dauen moduan parte hartzeko eskubidia dakola herritik herrixandako sortzen dan tanborradan.
Txosna Batzordeko tanborradako antolatzailiok danakin berba itteko prest eta gogoz gauz: betiko tanborrero, sukaldari edo kantinera...
Animatu eta parte hartu! Aurtengua be mundiala izango da!