Itzulera operazioa igarri da AP1 autobidean ere

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko abu. 29a, 14:41

Oporrak Marokon edo Portugalen pasatzen dituzten europar askok zeharkatzen dute gure bailara. Horietako batzuk, AP1 autobidean Arrasate parean dagoen gasolindegian gelditzen dira atseden hartu edo erregaien depositua betetzeko.

Ibilgailu gehienetan daudenak familiak dira, Europan bizi diren familiak euren jaiolekuetako senideak bisitatu eta bueltan etxera doazenak. Gaur edo bihar iristea espero dute askok, baina bueltarako bidaia presa barik egiten dutenak ere bazeuden atseden lekuan

Langraitzeko ordainsariko auto ilarak AP1eko Arrasateko gasolindegi honetara heltzen dira gero. Arratsaldetan, batik bat. Eguen iluntzean ere jende asko pilatu zen komunera joan, atseden hartu, erregai depositua bete edo kafe bat hartzeko. Batzuk, bertan pasa dute gaua.

Hemendik Biriatuko ordainsarirako bidea hartuko dute Frantziara eta Europako beste herrialdetara bueltan doazenek. Bidaia ona izan dezatela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak