Arrikrutzeko kobetan barrena, lurrean tatarraz ibili, arrokaren bat edo beste igo... Erabateko abentura bizitzeko aukera da Espeleo Txiki.
Sei urtetik gorako umeendako dago bideratuta, baina, lagunduta parte hartu behar dute, nagusi baten laguntzarekin sartuko dira Arrikrutz kobetara. Izan daiteke nagusi bat lau umekin sartzea, baina ume bakoitzak nagusi baten erreferentzia izan behar du.
Arropa erosoa eramatea gomendatzen dute antolatzaileek. Dena dela, koba barruko tenperatura 10 gradukoa dela gogorarazi gura dute, eta beraz, hotzaz babesteko moduko arropa eramatea gomendatzen dute. Uretan ibiliko ez diren arren, posible da jantzitako arropak zikintzea eta beraz, aldatzeko arropa eramatea ere komeni da.
Telefonoz eman daiteke izena
Zapatu goizean, abuztuaren 30ean, egingo da Espeleo Txiki abentura Arrikrutzen, 09:30ean. Joan gura duenak, baina, aurretik eman behar du izena. Horretarako, Arrikrutzeko telefono zenbakira deitu behar du: 943 08 20 00. Nagusiendako Espeleo Abentura ere egiten dute, eta koadrila bat elkartuz gero, kobetara deitu eta data adostea ere posible da.