Kanpoko igerilekuetara joateko moduko egunak, gutxi

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko abu. 25a, 15:05

Arrasateko kanpoko igerilekuetan, esaterako, gutxitan ikusi dute gaur bezalako giroa abuztuan lanean egon diren sorosleek. Usakoko presa ere zabalik egon da ia egunero, egindako euriagatik, eta ura abuztuetan egon ohi dena baino hotzagoa dago. Hala ere, Donostiatik eta Gasteiztik ere etorri dira putzuan bainatzera.

Arrasateko kanpoko igerilekuetan sorosle diharduen Sergio Serrano oñatiarraren esanetan, eguraldi kaxkarra egin du uztailean eta abuztuan, eta jende gutxi joan da kanpoko igerilekura: "Eta pena da. Azpiegitura ona dago baina eguraldiaren aurka...", dio.

Igeri egitera joan da jendea, ura hotza egon arren. Gaur, esaterako 21,5 gradutan dago igerileku handiko ura.

Usakon ere, antzera

Usakoko putzuan ere ohi baino jende gutxiago bainatu da aurtengo abuztuan. Gainera, egun askotan euria egin du eta hori dela-eta, presa zabalik egon da eta ura jausten ikusi da ia egunero. Baita gaur ere. Oñatiko eta bailarako jendeaz gain, Donostiatik ere etorri da 30 lagun baino gehiagoko koadrila, hango adin txikien egoitza batekoak. Gasteizko ludoteka bateko erabiltzaile koadrila bat ere etorri da egun pasa Usakora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak