Catak urri eta martxo artean abiaraziko du Fagorreko ekoizpena

Imanol Gallego 2014ko abu. 20a, 08:45

Eskoriatzako eta Garagartzako lantegietako ekoizpena urrian abiarazi nahi du talde kataluniarrak, eta gainontzeko fabriketakoa aldiz, azaroa eta martxoa artean.

GOIENAk, uztailean aurreratu zuen moduan, Eskoriatzako eta Garagartzako lantegietan urrian ekoizten hastea da helburua, eta gainerakoetan, azaroa eta martxoa bitartean ekitea.

Ohar baten bidez, Catak jakitera eman du produkzioa hasiko duen bi lantegi horietako zuzendaritza taldeko kideak eta langileak kontratatzen ari dela. "Ia denak bazkide eta enpresako langile ohiak dira", azaldu du.

Ohar berean Edesak Basaurin duen lantegia ere aipatzen da. Catak, ekoizpena 65 langilerekin hasi nahi du eta asmoa da, pixkanaka, 98ra heltzea. Hain zuzen, eskaintzako xehetasunak Bizkaiko Foru Aldundiari emateko eguna hurrengo astelehena izango zela zabaldu zen arren, Jose Luis Bilbao, ahaldun nagusiak, ukatu egin du. "ez da lehen maila bilera formalik egongo" azaldu du. Bilbaok gainera, gogor kritikatu du Cataren jarrera, eta honek plan formalak aurkeztu beharrean,  prentsaren aurrean itxurak egitea egotzi dio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak