Elite mailako lasterketak Leintz ibarra zeharkatuko du bihar, zapatua

Ubane Madera 2014ko abu. 15a, 13:11

Zapatuan, 10:00etan abiatuko da Durana kaletik ehun txirrindularitik gorako tropel koloretsua, Leintz ibarreko txirrindulari lasterketak izango dituen 116 kilometroei aurre egiteko gertu.

Aurten, berritasun eta guzti dator, gainera; Aretxabaletako proba puntuagarria izango da-eta Udako Criteriumerako.

Ibilbide latza, baina gustukoa

Durana kalean hasi eta bertan bukatuko da lasterketa, ordu batak inguruan. Bitarte horretan, besteak beste, pare bat bider igo beharko dute Leintz Gatzagako errepide txirrindulari gazteek; eta ibilbideak gogorra dirudien arren, kirolariak gustura ibiltzen direla azpimarratu du Zubillagak.

Kirolariak pozik, beraz, eta baita aretxabaletarrak ere. Izan ere, lasterketa horrek herritar eta bisitari ugari erakartzen ditu Aretxabaletara.

Bisitari ugari

Tradizio lutea duen proba da Leintz ibarreko txirrindulari lasterketa. 76. aldia izango du aurten, eta urte gorabeheratsu batzuk izan ostean, azkenekoetan berreskuratu du bere indarra.

Edozelan ere, gazteei gonbitea egin die Zubillagak, proba horren etorkizuna ziurtatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak