Udako sasoiak langabeziari ematen dion arnasa ez da igarri, antza, horrenbeste Debagoienean, ezen, orokorrean gora egin du gurean langabezia tasak.
Herriz herriko datuak aztertuta, dena den, lau herritan beherako joerarekin segitzen du langabezia tasak: Oñatin, Bergaran, Aretxabaletan eta Eskoriatzan. Gainontzeko herrietan, gora egin du. Hona hemen datuak:
- Antzuola: 102 (+7), %9,35 (+0,64)
- Aretxabaleta: 323 (-7), %9,55 (-0,21)
- Arrasate: 1.695 (+32), %15,59 (+0,31)
- Bergara: 835 (-19), %11,91 (-0,27)
- Elgeta: 58 (+10), %10,70 (+1,84)
- Eskoriatza: 233 (-3), %11,44 (-0,15)
- Leintz Gatzaga: 9 (+2), %6,67 (+1,48)
- Oñati: 464 (+20), %8,84 (+0,38)
- Debagoiena: 3.639 (+42), 12,21 (+0,14)
Euskadiri dagokionez, 371 langabe gutxiago kontabilizatu dituzte uztailean, ekainarekiko %0,22 jaitsi da, beraz, langabezia tasa. Eta iazko uztailarekin konparatzen badugu, jaitsiera oraindik ere nabarmenagoa izan da: %2,45 egin du behera.
Hori bai, probintziaz probintzia begiratuz gero, Bizkaiak bakarrik izan du jaitsiera (-0,53). Izan ere, Gipuzkoan eta Araban gora egin du langabezia tasak, %0,52 eta %0,26, hurrenez hurren.