Beste aldagai bat CNAren alde egiteko da, talde kataluniarrak abian jarri gura duen negozioaren perimetroa. CNArena handiagoa da. Zera gura du: Eskoriatzako, Arrasateko Garagartzako eta San Andresko plantak eta Bergarako Geyserren erdia. Eta Edesa eskuratzeko nahia ere erakutsi du, aurrerantzean haren erabileraren lagapena aukeren artean duela.
Negozio guztiak
Horrekin batera, Fagor Etxetresnen negozio guztiekiko interesa du CNAk, egosketarekiko, garbiketarekiko, etxetresna elektriko txikiekiko zein lerro hotzarekiko (hozkailuak). Garrantzitsua da azken hori batez ere, izan ere, talde kataluniarra izan da bakarra lerro hotzarekiko interesa erakutsi duena.
850 lanpostu
Horrez guztiaz gainera, lanpostu kopurua ere aintzat hartu du Malagon epaileak CNAren alde egiterako orduan: CNAk 850 lanpostu sortuko ditu 4 urtean (zeharkakoak kontuan hartu barik); eta Cevitalek, berriz, 545 besterik ez.