Aldamioz kargatuta zihoan kamoi handi bat irauli egin da Arrasateko Olandixoko saihesbide irteeran, Aretxabaletarantz hartzeko momentuan. 15:15ak aldera. Bihurgunean, karga mugitu zaio eta horrek eragin du istripua. Kamioi gidaria bere kabuz atera da eta ez dauka zauririk. Istripuak ez du trafikoan eragin, kamino bazterrean geratu delako kamioia. Edozelan ere, Ertzaintzak trafikoa zaintzen dihardu. Ertzainek adierazi dutenez, arratsalde partean lau bat orduz itxita egongo da errepideko erreil bat eta, "akaso, Olandixoko tunela", garabiak kamioiaren karga erretiratu eta kamioia bidetik atera bitartean. [ARGAZKIAK]
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.