155 mintzalagunek 'pozik' amaitu dute ikasturtea

Jagoba Domingo 2014ko uzt. 16a, 16:44

Mintzapraktika egitasmoaren ikasturtea amaituta, balorazio oso positiboa egin dute antolatzaileek. 21. urtez euskararen erabilera bultzatzeko saioak egin dituzte ikasturtean zehar, eta mintzalagunentzat oso baliagarria dela argi geratu da beste batez.

Debagoienean aurtengo ikasturtean guztira 155 mintzalagun elkartu dira, 68 Bergaran, 20 Aretxabaletan eta 67 Arrasaten. Gainera, euskara maila hobetzeaz gain lagunarteko giroak garrantzi handia du. Mintzapraktikako talde bakoitza bi, hiru, lau edo bost lagunek osatzen dute, eta astean behin elkartzen dira. Kideen zaletasunak, gustuak, adinak, bizitokiak eta ordutegiak kontutan hartuta egiten dira taldeak gainera. Bestalde, noizbehinka ekintza osagarriak antolatzen dituzte; besteak beste, ikastaroak, irteerak, bazkari eta afariak, ikuskizunak eta kultura irteerak.

Datorren urtera begira, jendeari lotsa galdu eta animatzeko deia egin du Aranak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak