Ordaindu plataformak eskuartean duen informazioa emateko eta bazkideen iritzia jakiteko bilerak egin dituzte Arrasateko kulturaten. Plataformako kideek adierazi duten moduan, Ordaindu aldarrikapen mugimendu bezala sortu zen arren, mugimendu sozial bilakatu da.
Mobilizazioei dagokionez, plataformak agerraldiekin jarraitzeko asmoa dauka. Etzi Donostiako Justizia jauregira joango dira eta Irailean Jose Mari Arizmendiarrieta pasealekuan kanpaldia egingo dutela ere aurreratu dute. Hau guztia, irailaren 24ko batzar orokorraren aurretik izango da. Bien bitartean, beste eragile batzuekin ere bilduko dira.
Hartzekodunen lehiaketak euren aurrezkien egoera hobetuko ez duen arren, hainbat lanpostu bermatuko dituen heinean, errespetuz jarraitu beharreko prozesu bat dela adierazi dute.
Asteon egindako bileretan ere, azpimarratu dute, elkarte parte hartzailea eta aktiboa izateko beharrezkoa dela irailean berreskuratuko dituzten asteroko agerraldiak indartzea.