Aitziber Plazaolaren aldeko "elkartasun keinuak" eskatu ditu Bergarako Libre-k

Irailean hastekoa den Aitziber Plazaola Xibo bergararraren aurkako epaiketaren berri eman eta elkartasunez egingo zaizkion ekimenak azaltzeko agerraldia egin zuten atzo Bergarako Libre taldeak. Plazaolaren aurkako frogak haren kideei "torturapean" ateratakoak direla salatu zuten, gainera.

Berriki absolbitutako 40 militanteen albiste "ona" ospatzearekin batera "Madrildik aspaldi hasitako sorgin ehiza" ez dela amaitzen salatu zuten atzoko agerraldian. Bergararekin lotuta, zehazki, gogorarazi zuten Arrano eta Artatse elkarteen aurkako epaiaren zain aurkitzen direla.

Aitziber Plazaolaren aurkako epaiketa irailean hasiko da, beste 27 gazte militanterenarekin batera. Plazaola "bere militantzia politikoarengatik" auzipetu dutela salatu zuten atzo, "sei urteko espetxe-zigorrerako mehatxuarekin".

Aitziber Plazaola atxilotzeko agindua 2010an jaso zuen Espainiako Poliziak baina ihesean egon zen hilabete batzuk geroago, Euroagindua tarteko, atzeman zutenera arte. Epaiketa orain irailean, 22an, hasiko da eta agerraldian jakinarazi zutenez, espero da abenduaren 18an amaituko dela. Epaiketa horretan Plazaolaren aurka egongo diren "froga bakarrak torturapean burututako haren kideen inkulpazioak" izango direla ohartarazi zuten agerraldian.

"Elkartasun keinuak"

Amaitzeko, Plazolarekin elkartasuna adierazteko egingo diren ekimenen zerrenda aurkeztu zuten. Hasteko "elkartasun argazkiak" atera eta sare sozialen bidez zabaltzea proposatu dute "#28akLIBRE" eta "#xiboLIBRE" traola-berbekin. Horrekin batera, uztailaren 3tik 6ra, biak barne, kalean ere argazkiak aterako dituztela iragarri zuten. Nahi duenak, halaber bergaralibre@hotmail.com e-posta helbidera ere bidal ditzake argazkiak.

Proposatutako elkartasun erakustaldia San Martzial erromeriara era gura dute zabaldu eta horregatik ekimenarekin bat egiten duten herritarrei, "keinu gisa", zapi laranja janzteko deia egin zieten. Hori horrla zapaiak saltzen egongo dira kalean ipiniko duten postu baten uztailaren 3an, 4an eta 5ean.

Azkenik, batzar irekia ere antolatu dute. Uztailaren 8an izango da, 19:30ean Irizar pasealekuan, Gaspar parean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.