Durangoko Azokak finantziazio publiko handiagoa eta egonkorragoa eskatu du

Goiatz Arana Begiristain 2014ko eka. 10a, 08:37
Durangoko Azokak babes ekonomiko "handiagoa" eskatu die herri administrazioei; Legebiltzarrean agerraldia egin zuen atzo horretarako, Kultura, Euskara, Hezkuntza eta Kirol batzordearen aurrean. Azoka egunetarako sei hilabete falta direnean, oraindik ez dakitela herri erakundeetatik zenbateko diru kopurua izango duten adierazi dute, aurtengo azokari begirako egoera "jasangaitza" dela horrela, eta, "iaz bezala, estu eta larri" dabiltzala.

Azokaren izaera "estrategikoa" aldarrikatu dute antolatzaileek: "Azokak izaera estrategikoa du: Euskal kulturaren plaza nagusia izateaz gain, sortzaileen eta kultur industriaren egituratzailea da eta euskal kulturgintzaren erreferente nagusiena Euskal Herrian eta Euskal Herriko mugetatik kanpo. Urtero 100 mila bisitari ditugu eta horrek eragin zuzena du gizartean, sozialki, kulturalki eta ekonomikoki".

Ondorioz, herri administrazioari "neurriko babesa" eskatu diote: finantziazio "handiagoa eta egonkorragoa". 2013an aurrekontuaren %43 izan zen laguntza publikoa, baina gehiago izan behar dela aldarrikatu dute: "Gizartearen babesarekin estrategikoa dela erakutsi duen euskal kulturgintzako ekitaldi nagusienak behar du eta merezi du gehiago. Horregatik, urtero 150.000 eurotako inbertsioa eskatu diogu Jaurlaritzari gaurko agerraldian".

Konpromiso finkoa eskatu diete legebiltzarkideei, aurtengo eta datozen urteko azokek finantziazio publiko "handiagoa eta egonkorragoa" izan dezaten.

Azkokako talde antolatzailearen izenean egin zituzten eskakizunok: Gerediaga Elkartea, Berbaro Elkartea, Ahotsenea sortzaileen gunea, EuskaltzaleenTopagunea, Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea, San Agustin kultur gunea, Azoka TV, Plateruena, Kabi@.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak