SUDC elkarteak eta Arrasateko Udalak antolatuta, herriko erretiratu elkarte guztietako kideak elkartu ziren Musakolako kiroldegian; Uribarri, Abaroa, San Isidro eta Toki Argi elkarteetako ia 800 kide inguru. Ohitura izaten da, gainera, bazkarira joaten diren erretiratu zaharrenak omentzea, eta halaxe egin zuten zapatuan ere: 94 urteko Francisca Ugarte eta 96ko Sebastian Artola izan ziren omenduak, eta udal ordezkarien eskutik oroigarria jaso zuten. SUDCekoek prestatutako bazkariaren ostean gainera, aspertzeko asti gutxi izan zuten, dantzaldia ere egin zuten-eta.