Pozik azaldu dira garbikuntzako langileak grebak izan duen babesarekin

Irati Goitia 2014ko mai. 16a, 14:05

Gipuzkoako garbikuntzako langileak greban daude, hitzarmenaren alde, eta atzo elkarretaratzea egin zuten Oñatin, euren egoera salatzeko. Astelehenean ekin zioten grebari eta gaur amaituko dute.

Eva Lopez, ELAko ordezkaria, pozik azaldu da grebak izan duen jarraipenarekin. Hala ere, gaineratu du Debagoienean baino, Gipuzkoako beste zonalde batzuetan izan duela grebak babes handiagoa.

Hitzarmen probintzialaren alde egin dute greba Gipuzkoako garbikuntzako langileek. 2009tik daude hitzarmen gabe. Eskatzen dute, besteak beste: erreforma laborala ez aplikatzea, lan baldintzetan hobekuntzak eta soldata igoera.

Bestalde, salatu dute ez dela garbikuntzako langileen greba eskubidea errespetatu eta hainbat enpresetan greba egiten dabiltzan langileak ordezkatu direla. Zehaztu du astelehenean bertan jarri zutela salaketa lan ikuskaritzan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak