Mari Carmen Lazkano, Deba bailarako industrialdeko gerente berria

Imanol Gallego 2014ko mai. 13a, 13:30

1995. urtean iritsi zen Mari Carmen Lazkano eibartarra Debabarreneko industrialdera, eta Deba bailararako jauzia egin du orain. Perfil teknikoa du, eta bere ahaleginak enpresa txiki eta ertainak erakartzera bideratuko ditu, Debagoienean batez ere.

Deustuko unibertsitatean enpresagintza ikasi eta gero, bere ibilbide gehiena enpresak bultzatzera bideratu du. Ia 20 urte hauetan tekniko lanak egin ditu, eta gerente postu hau bere lanari egindako errekonozimendu bat bezala hartu du.

Deba bailara osoko industrialdea kudeatuko duen arren, esfortzu handiena Debagoienean jarriko duela aipatu du Lazkanok, gurean baitaude lokal huts gehienak. Industrialdeko lokalen erabilpen anitzak aipatzeaz gain, horien kokaleku eta eskaintza zabala ere azpimarratu ditu gerente berriak. Enpresa eta ekintzaile gehiago erakartzeko, gainera, finantzaketa baldintzak hobetu dituzte lokalak errentan hartzeko edo erosteko aukera gehiago emanez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak