'7 akorde' musika saio berria, gaurtik

Amaia Txintxurreta Guridi 2014ko mai. 7a, 10:48
Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleek ekoiztutako saioak emititzen hasiko gara gaur, 22:00etan, Goiena telebistan, Janire Zubizarretak aurkeztuta. Donostiako rock and roll talde bat eta Arratiako bost gaztek osatutako beste bat izango ditugu estreinako saioan.

Bi talde gonbidatu izango dira lehen saioan. Rock and roll-a lantzen duen Donostiako talde batekoak izango dira, batetik: Niña Coyote eta Chico Tornado taldekoak, hain zuzen. Koldo Soret gitarra jotzaile eta ahotsak eta Ursula Strong bateria jotzaileak osatzen dute bikotea eta 2013. urtean kaleratu zuten euren lehenengo lana.

Horiek ezagutu ostean, Arratiako bost gaztek osatutako talde baten txanda izango da: Eskean Kristö. 2013. urteko maketa lehiaketa irabazi zuen taldeak eta bost abestiz osatutako lehenengo maketa grabatu zuen orduan. 70. hamarkadako rock and roll-a dute ardatz.

Pixkanaka-pixkanaka talde gehiago ezagutuko ditugu 7 akorde saio berrian. Zazpi saio izango dira, orotara.

Eguaztenetan, 22:00etan eta 00:20ean, ikusi ahal izango da saioa; eta eguenetan, 15:00etan eta 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak