Arantzazu, Arantxen topaleku

Goiatz Arana Begiristain 2014ko mai. 5a, 16:39
Arantxen zortzigarren topaketa ospatu zen domekan Arantzazun, eta izen hori duten Euskal Herriko txoko ezberdinetako hainbat eta hainbat emakume elkartu dira bertan; haur, gazte eta helduak batu dira, azken multzo horretakoak gehienbat. Meza entzun eta bazkalduta, elkarrekin igaro zuten eguna, eguraldi ezin hobea lagun. Arantzazuko Amaren babesean eta apostoluei begira, talde argazkia atera dute, basilikarako eskaileretan.

Arantzazuko Amaren egunaren biharamunean jaio zelako batek, amabitxiak hala nahi izan zuelako beste batek... guztiek dute gogoan nork eta zergatik ipini zion Arantzazu izena. Galdetutako guztiek aitortu digute, hori bai, gustuko dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak