Fiare banku etikoa aurkeztuko dute Arrasaten

Eneko Azkarate 2014ko api. 28a, 19:22

Fiare banku etikoko Debagoieneko aurkezpena egingo dute datorren eguenean, maiatzaren 8an, Arrasaten. Kulturateko areto nagusian, 19:00etan izango da aurkezpena eta bertan izango dira Periko Etxeburua Gipuzkoako arduraduna eta Juan Karlos Olaeta bazkide debagoiendarra.

Duela urte eta erdi eskualdean ere abiatu zen ekimenak orain arte egindakoaren berri emango dute, besteak beste, aurkezpen horretan. Debagoienean, Oñatin eta Aretxabaletan egin dituzte aurkezpenak eta, dagoeneko, 52 bazkide dituzte, gizabanakoak zein erakundeak, tartean udalak; horien artean, Bergarakoa eta Oñatikoa. Orain, gainerako herrietan ere aurkezpenak egitea dute helburu.

Hemen bazkidetzak herririk herri:

  • Oñati: 20
  • Aretxabaleta: 13
  • Arrasate: 10
  • Bergara: 4
  • Antzuola: 3
  • Eskoriatza: 2
  • Guztira: 52

Banku "desberdin" bat

"Banku desberdin bat egiten ari gara, gizartearen onura duena helburutzat eta ez onura ekonomikoa. Banku mota hau desagertzen denean, sistema bera aldatuko da, bere bidegabekeria erradikalaren frogak egunero ematen dizkigun sistema". Halaxe diote Fiare banku etikoaren Debagoieneko bultzagileek eta herritarrak gonbidatu nahi dituzte Arrasaten datorren astean egingo den batzarrera.

Hain justu ere, duela hiru hilabete Fiare banku etikoaren gainean jardun zuen Goienan Juan Manuel Corcuera Fiareko Debagoieneko arduradunak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak