Fiare banka etikoarekin hitzarmena sinatzen duen Gipuzkoako hamargarren udala bihurtu da gaur Bergarakoa eta bazkide egiteko, 1.800 euroko ekarpena egin du Udalak. Alkateak adierazi duenez, bazkide eginda Fiareri banka etikoko proiektu kooperatiboa garatzen lagundu gura diote. Asmoa da gainera, etorkizunean, bazkide izateaz gain, bezeroa ere izatea.
Fiareko ordezkariek, euren aldetik, horrelako hitzarmen bat sinatzearen garrantzia azpimarratu dute proiektuari babesa eta sinegarritasuna ematen diotelako. Esan dute baita ere Debagoieneko beste herri batzuetan bezala, Fiareren inguruko boluntario taldea ere sortu gura dutela Bergaran.