Gaur da Liburuaren Nazioarteko Eguna

Imanol Gallego 2014ko api. 23a, 09:47

Liburuaren Nazioarteko Eguna gaur ospatzen den arren, Aste Santuko oporrak medio, udal biblioteka gehienak data garrantzitsu hau ospatzeko ekintzak aurreratu egin dituzte.

Liburuaren Nazioarteko Eguna da gaur; 1996tik ospatzen da gaurko egunez. Literatura eta irakurketa sustatzeko eguna da hau, liburuak kalera atera, eta barruan duten fantasia munduari zabaltzeko data. Aurten baina, oporrengatik, liburutegi gehienek egun hau ospatzeko egitarauak aurreratu egin dituzte. Hala ere, oraindik bada zer ospatu.

Amaia antzokirako sarrerak

Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, Amaia Antzokirako haur eta helduentzat 10 sarrera bikoitz zozketatuko dituzte Arrasateko Udal Bibliotekan. Apirilaren 14tik 30era, edozein herritarrek liburuak maileguan eramatean zozketarako txartela bat jasoko dute.

Marrazketa tailerra Oñatin

Ikastaroa astelehenean izango da helduen liburutegian 18:00etan. Ikastaro honetan, errotulagailu sinple batekin eta modu azkar, erraz eta eraginkor batean marrazten ikasteko ariketak egingo dira. Bertaratzen direnek, sintesi bisuala, kontzeptu abstraktuen ikonizazioa, azkartasuna eta trebetasuna landuko dituzte. Kontzeptu konplexuak diruditen arren, animatzen diren herritarrak oso modu errazean landuko dute marrazketa mota hau.

Dena den, egun hau ospatzeko modu onena liburuek euren baitan ezkutatzen dituzten abenturak irakurriaz da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak