ALBISTEAK

Migel Angel Guiu: "Alergiaren ondorioak gutxitzeko, prebentzioa da garrantzitsuena"

Irati Goitia 2014ko apirilaren 11
Udaberrian gaude eta iritsi da alergia sasoia. Urtero esan ohi da aurrekoa baino gogorragoa izango dela aurtengoa. Eta aurten ere, izu hori sartuko digutela dio Migel Angle Guiu pediatra alergoloak, berak baina lasaitasunerako deia egin du eta prebentzioari ematen dio garrantzia.

"Ez zaitezte askorik arduratu alergia nola etorriko den, baina bai prebentzioarekin. Alergia, asma edo errinitisa, urte osoan zehar egonkor mantentzea da prebentzioa. Hala, udaberria iristean, sintomak hobeto kontrolatu ahal ditzazun", dio Migel Angel Guiu pediatra alergologoak. Gaineratu du gaixoek eurek jakin behar dutela gaixotasuna kudeatzen eta hori erakutsi behar zaiela. Hala, lehen sintomak izaten dituztenean, ospitalera joan beharrean, eurek jakin dezaten zein neurri hartu.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak