Joseba Permach eta Pello Urizar Bergaran gaur (eguena)

Ubane Madera 2014ko mar. 20a, 14:22
Debagoieneko EHBilduk ekonomia oinarri hartuta antolatutako hitzaldi sortaren barruan, gaur (eguena), Bergaran egin dute hitzordua. Joseba Permachek eta Pello Urizarrek EHBilduren proposamen sozioekonomikoa azalduko dute. 19:00etan hasiko da hitzaldia, Irizar jauregian.

EHBilduk antolatutako hitzaldi sortaren azkenaurrekoa da gaurkoa. Datorren astean borobilduko dute otsailean abiarazitako ziklo hori. Balioen krisia eta politika sozialak Gipuzkoan. Gai hori landuko dute Arantxa Urkaregik eta Ander Rodriguezek martxoaren 26an, 19:00etan Aretxabaletan.

Tokiko garapenaren alde

Ziklo horren bitartez eta beste hainbat mobilizazioren bitartez, krisiaren gordintasuna Debagoienera ere iritsi dela salatu gura du Debagoieneko EH Bilduk; baita bailarako biztanleen bizi baldintzak kaxkartu egin direla ere, eta adierazi du horren aurrean ez direla isilik eta geldirik geldituko. Tokiko garapena eta eraldaketa soziala bultzatzen ari direla ere azpimarratu dute eta elkarlanean Debagoiena eraldatzen ari direla gaineratu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak