Dagoeneko 2.030 lagunek aitortu dituzte ondasunak Espainiatik kanpo

Leire Kortabarria 2014ko mar. 20a, 09:49

Espainiatik kanpo norberak dituen ondasunak eta eskubideak aitortzeko epea martxoaren 31n itxiko dela gogorarazi du Foru Aldundiak. Dagoeneko 2.030 aitorpen egin dira.

Foru Aldundiak dioenez, azken egunotan aitorpen kopuruak "nabarmen" egin du gora, eta baita Foru Ogasuna jasotzen dabilen kontsulta kopuruak ere: otsailean, informazio kanpaina martxan jarri zenean, 609 kontsulta erregistratu ziren; martxoaren 1etik 18ra bitartean, 970 kontsulta izan dira.

Aitorpena egiteko modu bakarra dago: Internetez. Zergadunek informazio guztia www.gipuzkoa.net/720 helbidean eskura dezakete. Edozein zalantza argitzeko, dena den, Ogasuneko telefonora dei daiteke (902 10 00 40) edo galdera bat egin daiteke www.gipuzkoa.net/gertubide zerbitzuaren bidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak