Esperotako berria zen, makina bat eztabaidaren ostean, presoak euskalherriratzeko EPPK-k abiarazitako urratsa astelehenean jakin genuen. Ilusioz bai, baina baita kezkaz ere jaso dutela albistea azaldu digu Etxerateko kidea den Iñaki Usandizaga.
Aurrerapausoak eman daitezen baina, egungo espetxe politikak ere urratsak eman beharko dituela azaldu digu Usandizagak. Ekainera arteko prozesua izango da EPPK-k abiatu duena.