Eusko Jaurlaritzak adierazi du lanean jarraituko duela, Fagorren ahalik eta jarduera eta enplegu gehien mantentzeko

Irati Goitia 2014ko ots. 15a, 15:24

Eusko Jaurlaritzak Mondragon Taldeak Fagor Etxetresnen konfort atalaren Bideragarritasun Planari adierazitako ezetzaren aurrean, honako prentsa-oharra bidali du komunikabideetara.

Arantza Tapiak, Ekonomiaren garapen eta Lehiakortasunerako sailburua, honakoa esan du: “MCCko erabakia errespetagarria da bideragarritasunaren arabera, egoki kontrastatua izan delako”.

Fagor Etxetresnen konfort atalaren Bideragarritasun Planari Mondragon Taldeak adierazitako ezetza dela eta, Eusko Jaurlaritzak errespetuz ulertu du kontutan hartuta nahikoa eta egoki kontrastatu den erabakia izan delako, eta erabaki honi zor zaion erantzukizun osoarekin jokatu duelako.

“Mondragon Taldeak aukera hau landu du eta jakin badakigu azken erabakia bideragarritasun arrazoien arabera hartu duela”. Hala esa du Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak, Arantza Tapiak.

Honekin, baztertu egin da arazoaren zati bat kontutan hatzen zuen aukera, eta “hemendik aurrera lanean jarraituko dugu, hartzekodunen prozesuaren testuinguruan, Fagor Etxetresnen arazo orokorrari erantzuteko. Ahalik eta jarduera eta enplegu gehien mantentzen saiatuko gara kontutan hartuta guztira 1.900 inguru lanpostuaz ari garela”.

Bideragarritasun eta erantzukizun arrazoiak nagusitu egin behar dira maila honetako erabakiak hartzerakoan, epe laburreko itxaropen faltsuak saihestuz. Horregatik, Jaurlaritzak hartzekodunen prozesuan jarriko ditu indar guztiak, beti ere Fagor Etxetresnen osotasunari ahalik eta irtenbide onena eman ahal izateko.

Gogora ekarri du Tapiak, badirela tokiko agenteen esku ez dauden faktore oso garrantzitsuak, besteak beste, hartzekodunen adminstrarien esku, ager daitezkeen inbertsorenean, marka eta patenteen kudeatzailenean, etab.

Horrela, irtenbiderik onena epe luzerako ahalik eta enplegu gehien mantentzera lagunduko duena izango da, beti ere jarduera eta enplegua bere osotasunean kontutan izanda. Jaurlaritza, horretan dabil, jarrera proaktiboan eta lankidetzarako prest, erakundeekin batera, hartzekodunen administratzaileekin eta baita Mondragon Taldearekin ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak