Hala, "bi bailaratako ekoizpena desegitea eragiten du MCCren erabaki honek eta atsekabea sentitzen dugu Mondragon korporazioak ekonomia errentagarritasunean soilik pentsatu duelako eta ez enpleguaren mantentzean". Bideragarritasun plana ez onartzeak "300 lanpostu mantentzea ekarriko lukeela" gogorarazi du Ezker Anitza-IUk eta baita, plan honek Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritza babesa duela.
Ezker Anitzaren oharraren arabera, Fagor Etxetresnetako Konfort negozioak errentagarriak ziren hartzekodunen konkurtsoan sartu ziren arte. Hala, Ezker Anitza galdetzen da errentagarriak baziren ia zergatik hartu den erabaki hau eta non geratzen diren "MCCk horrenbeste predikatzen duen solidaritate printzipioak, enpleguaren mantentzea eta garapen soziala".