Edesa-Geyserren bideragarritasunak Mondragon Taldearen zain jarraitzen du

Jon Berezibar 2014ko ots. 10a, 11:20

Langile-bazkideek enkargatu zuten bideragarritasun planak ezinbestekoa du korporazioaren inplikazioa. Erantzuna gaurko eskatzen bazitzaion ere, Mondragoneko Batzorde Kudeatzaileak "egoera aztertzen" jarraitzen duela dio eta erabakia datozen egunetan jakinaraziko dutela.

Egoera "aztertzen" dihardutela diote Mondragon Taldetik eta erantzuna datozen egunetan jakinaraziko dutela. Bergara eta Basauriko lantegien jarraipena bilatuz, langile-bazkideek kanpoko enpresa bati eskatutako bideragarritasun planean korporazioari erantzuteko epea gaur amaitzen bazitzaion ere, Batzorde Kudeatzaileak geroratu egin du erantzuna.

Hala, bideragarritasun planaren finantziaziorako ezinbestekoa da Mondragonen inplikazioa eta, hedabideetan agertu denez, hiru milioi euro eskatzen zaizkio korporazioari Edesa-Geyser planarentzako. Langile-bazkideen plan horrek Mondragon Taldeari inplikazioa eta 3 milioi euroko finantziazioa eskatzen dizkio.

Langile-bazkideen ikuspuntua

Edesako langileen ordezkari Joseba Lopategirekin harremanetan jarrita, adierazi du denbora oso garrantzitsua dela, eta Mondragon taldean ere badakitela gero eta denbora gehiago pasatu, gero eta zailagoa dela bideragarritasun plana aurrera eramatea. Lopategik gaineratu du ikusiko dutela zer egingo duten Korporazioak ez badu gaurko erantzunik ematen eta esan du baita ere Basauriko lantegiko itxialdiarekin jarraituko dutela. Gaineratu du era berean, erabakia atzeratzen bada ere, plana onartuz gero, berau martxan jartzeko prest daudela.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak