Debagoieneko Ospitalearen jarduerak gora egin du aurreko urtean, eta itxaronaldiek behera

Julen Iriondo 2014ko ots. 17a, 16:10
Lehen mailako arretako kontsultek %4 egin dute gora bai familia medikuntzan eta baita ere pediatrian. Espezialitateetan handiagoa izan da igoera, %9 lehen kontsultak eta %13 froga diagnostikoak. Gehien gora egin duten espezialitateak izan dira oftalmologia, urologia eta traumatologia.

Kirurgia jarduerak ere nabarmen egin du gora 2013an, 4.700 ebakuntzarekin %12 aurreko urtearekin alderatuta. Oftalmologia da kasu honetan ere asko igo den espezialitatea, %65. Ospitaleratzeak eta etxeko ospitalizazioa %11 igo dira, bestetik.

Jaitsi direnen artean, berriz, larrialdietako jarduera dago, %1,5; eta baita espezialistarekin kontsulta izateko itxaron beharreko egun kopurua ere: 2012an 43 egun ziren bataz beste, eta iaz 29, Ospitaleak helburu bezala jarritako kopuruan kokatuz. Itxaron zerrendetan egon zen jende kopurua ere jaitsi zen, kirurgian %31 eta espezialitateetako kontsultetan %16.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak