"2013ko aurrekontuak prestatzean aurreikusitako atez-ateko bilketa ezarpen egutegia atzeratu egin da. Honek likidazioan eragina izango du baina 2014ko aurrekontuak garatzerakoan inbertsioetan egutegia betetzen ari da eta gastu arruntetan ezarpen egutegi berrira egokitu dira gastuak"; azalpen horrekin zabaltzen du Debagoieneko Mankomunitateak 2014ko aurrekontuaren memoria.
Honi gehitzen dio aurtengo aurrekontuaren "indargunea Garapen Agentzian" ezarri dutela, "aurrekontua %64,64 haziz eta azken hilabeteetan bailarak jasan dituen kolpe handiei erantzun nahian".
Aurrekontuak kapituluka
Kopurutan sartuta, honakoa da aurrekontuaren banaketa, kapituluka:
- Pertsonal gastuak: 2.456.154 euro (%2,44ko igoera)
- Gastu arruntak: 7.352.149 euro (%10,82ko igoera)
- Finantza gastuak: 14.000 euro (%15,15eko jaitsiera)
- Transferentzia errealak: 330.490 euro (%8484,16ko igoera)
- Inbertsioak: 1.109.070.000 euro (%17,51ko jaitsiera)
- Aktibo aldaketak: 219.411 euro (%65,69ko jaitsiera)
Eta Debagoieneko Mankomunitateak ematen dituen zerbitzuei dagokienez, hauxe da aurrekontuaren banaketa:
- Zerbitzu orokorrak: 760.085 euro (%37,65eko jaitsiera)
- Ezinduen garraioa: 84.100 euro (%66,33ko jaitsiera)
- Ingurumena: 8.028.332 euro (%4,39ko igoera)
- Epele: 720.000 euro (%9,91ko igoera)
- Abere hiltegia: 18.000 euro (iazkoaren kopuru bera)
- Garapen Agentzia: 1.561.138 euro (%64,64ko igoera)
- Turismoa: 309.619 euro (%21,12ko igoera)
Aktibo aldaketen azalpena, zerbitzuka:
- Zerbitzu orokorrak: "Egoitza ordaintza amaiera jaitsierak markatzen du ekitaldia, aurrekontu aldaketaren %98 hori baita".
- Ezinduen garraioa: "Apirilean amaituko da, ondorioz aurrekontua laurdenera murrizten da".
- Ingurumena: "Mankomunitatea atez-ateko bilketa sistemaren ezarpenean murgilduta dago. Antzuola, Oñati eta Leintz Gatzagan bilketa sistema berria ezarrita du. 2014Ko urtarrilean Bergaran martxan hastea espero da, Eskoriatza eta Elgeta martxoan, Aretxabaleta ekainean. 2014Ko azaroan Arrasaten hasiko litzateke bilketa sistema berria. Honela, 2014ko diru-kontuetan jada hartzen dira kontuan gehienen ezarpenena".
Garapen Agentzia
Bestalde, garapenaz arduratzen den sailaren gaineko aparteko azalpena eman du Debagoieneko Mankomunitateak: "%64,64 hazten da eta udalek zein Foru Aldundiak egiten duten ahalegina garapenean garrantzitsua da".
Zerbitzu horren azpi-sailen gaineko errepasoa eginda, Garapen Agentzia saila da zerbitzu horren ardatza: "Horren aurrekontua 2011.741,26 euro da eta %10eko hazkundea du udalek egiten duten ekarpenak; %8,5 handitu da iazkoarekiko".
Hortik aparte, Garapen Agentziaren barruan sartuta daude:
- Lanbide Orientazioa: "45.626 euroko aurrekontuaz izango dugu indarrean".
- Lanbide Hastapena: "Arizmendi ikastola kontratatua dauka Mankomunitateak heziketarako. Programa honek 400.529,87‚euroko kostea du eta Jaurlaritzak 307.346,44 eurorekin finantzatzen du. Agerikoa da eskumena %100 Jaurlaritzarena den arren ez duela maila berean programa finantzatzen".
- Turismo Sustapena: Ignaziotar Lurraldea, Gipuzkoa Zein Berdea, Kalitate turistikoa, Mundumira jaialdia, Teknologi berrien egitaraua, Jardunaldi Gastronomikoak... sartzen dira Turismo Sustapen barruan. Sail horretan ematen den kopuru aldaketari dagokionez, berriz, Mundumira jaialdiak eragindakoa da: "Aurten hurrengo urteetarako ekitaldiko proposamena garatuko da".
Eta beste puntu bat aipatzearren, programa berrien atalean, Proiektu Estrategikoak izenekoa bideratuko du aurten Debagoieneko Mankomunitateak: "140.000euroko aurrekontuarekin eskualdeko ekonomia sustatzeko ekintzak garatuko dira, dibertsifikazioan, nazioartekotzean eta langabetuen prestakuntzan indarguneak jarriz. 105.000 euro Aldundiak jarriko ditu eta 35.000 euro eskualdeko udalek".