EAJren oharra, hitzez hitz:
"EAJ-PNV: BILDUK EZ DAUKA KRISAREN AURKAKO PLANIK DEBAGOIENEAN. BERE LEHENTASUNA ATEZ ATEKOA DA.
- Debagoieneko Mankomunitateak Ordenantza bat onartu du Atez ateko hondakin bilketa bete arazteko. Bilduk isunak erabiliko ditu bere bilketa sistema bermatzeko.
- Bilduren lehentasuna Atez ateko sistema ezartzea da, krisiari aurre egiteko sustapen ekonomikoa bigarren mailan utziz.
- EAJ-PNVk salatu egiten du Bilduren jokabidea eta Debagoienak egoera honetan behar duena baliabide ekonomiko guztiak krisiari aurre egiteko jartzea dela dio.
Debagoieneko Mankomunitateak onartu berri dituen Aurrekontuak eta ordenantza berriak aztertu ondoren, Debagoieneko EAJ-PNVk honakoa jakinarazi nahi du: batetik, Aurrekontuetan ikusten da garbi, Bilduk zeri ematen dion garrantzia, eta bestetik, oraintsu onartu duen Hondakin bilketari buruzko Ordenantza salatu nahi du.
Ondorioak
Aurrekontuak aztertu ondoren honako konklusioak atera ditugu:
1- Mankomunitateak ez du dirurik abian jarri duen hondakin bilketa zirkoa martxan jartzeko. Mota guztietako hondakin bilketak onartu ditu , atez atekoaren bariante desberdinak, besteak beste. Horretarako, Epeleko zabortegi zaharra seilatu eta mantentze lanak egiteko diru poltsa erabiltzen ari da, erabili ezin duenean. Honek eragina ekarriko die Debagoieneko udal guztiei, interesak ordaindu beharko bai ditugu aurrerantzean.
2- Gastu arruntak %32an igo dira 2012tik 2014ra, 2012an5,6 mio€ eta 2014an7,4 mio€ hau da 1,8Mio € gehiago, krisi garaian ezinbestekoa denean gastu hauek gutxitzea.
3- Transferentzia arruntak %24 igo dira.
4- Oraindik bailarako herri asko falta dira Atez ateko gurpilean sartzeko. Oñati, Antzuola eta Bergara sartuta badaude, eta hala dirudi, Antzuola, Oñati eta Bergararekin bakarrik gastuak bikoiztu egiten dira.
5- Udal ekarpen arruntak 2012tik 2014ra ordainketan 1,1Mio(+%17) igo dira.
6- Atez ateko inbertsioa 2013-2018 rako, 4MIo€koa da, eta hurrengo urteetan amortizatu beharko da, beraz, Bildu gure etorkizuna hipotekatzen ari da, zenbaterainoko zorra izango dugun ziur jakin gabe.
7- Udalak, "a escote" ordaintzen ari dira hondakin bilketa. Ez da kontutan hartzen atez ate edo 5. Edukontzia edo orain arteko zerbitzua den.
Garrantzitsuena
Eta daturik garrantzitsuena: Mankomunitateko aurrekontuak oso zalantzagarriak dira datu batengatik. Hondakinen tasak ezartzerakoan, Mankomunitatean ematen den igoera eman behar da ere Debagoieneko herri bakoitzean. Aurten, adibidez, Mankomunitateak %23ko igoera onartu du eta Bergarak, adibidez, %4a. Nork ordaindu behar du diferentzia hori? Mankomunitateko aurrekontuak fiktizioak dira ala Udaletakoak dira gezurretazkoak? Gardentasun falta nabaria da.
Gure bailaran bizi dugun langabeziaren igoera kontutan hartuta, lana SUSTATZEKO ahalegin berezia egin behar denean, enplegu sustapenaren partidei dagokionez salatu nahi dugu Lanbide hastapenean 2012an gastatzen zen berdintsua dagoela aurreikusita 2014ean ere. Debagoiena bailararen lan egoera ikusirik, zilegi al da Bilduk Mankomunitateko Aurrekontuak era neurrigabean igotzea, zaborrak biltzeko gastua era neurri gabean igotzea, eta krisiari aurre egiteko ekimenetan atzera egitea?
Datuak
Hona hemen datuak:
GARAPEN AGENTZIA: ZABORRAK:
2012 268.783,03 € 5,24 M€
2013 202.059,91 € 5,77 M€
2014 295.396,25 € 6,78 M€
2014 vs 2012+ % 9,66 + %29,40
Bilduk Debagoienean hondakin bilketa inposatuari eman dio lehentasuna, biztanleen gehiengoaren aurka eta atez ateko sistemarekin gastuari eman dio lehentasuna.
Elgetak bere bidea darama herri kontsulta eta edukiontzi sistemarekin.
Arrasaten gai izan da Bildu 5. Edukiontziari aukera emateko, arrasatear gehienek nahi duten sistemari aukera emateko. Ez dugu ulertzen zergatik ez duten beste herriek bide hau hartu, ez dugu ulertzen Eskoriatza, Aretxabaleta, Oñati eta Bergarako alkateen jarrera. Legazpiko azken datuek erakutsi duten bezala, % 70etik gora bildu daiteke organikoa edukiontzien bitartez, atez atekoarekin baino gehiago, hemen ez bai dago hondakinen turismorik.
Inposaketatik errepresiora
Bilduk, Debagoieneko herri gehienetan atez ateko sistema inposatzeko ordenantza bat onartu du Mankomunitatean.
Mankomunitatearen babesean ezkutatu dira atez ateko sistema ezarri duten eta ezarri nahi duten Herrietako alkateak. Desobedientzia zibila eta herri protestaren aurka Bilduk, makro Mankomunitatearen eskutik, errepresiorako tresna sortu du: ordenantza. Orain arte herri bakoitzak bere ordenantza izan du baina oraingoan koldarkeria ezkutatzeko Mankomunitatearen esku egongo da isunak ipintzea. Ordenantzan falta arinetatik falta grabeetara aipatzen dira eta horren arabera isunak handiagoak edo txikiagoak dira.
Baina ordenantzek ez dute debekatzen sailkatutako zaborra eta organikoa plastikotan ateratzea, adibidez. 21. Artikuluak dio poltsatan atera daitekeela organikoa poltsa konpostagarrietan eta 24. Artikuluak berriz, errefusa atera daitekeela plastikozko poltsetan. Baina isunak jartzea ezker abertzalearen marka da, beraienak aurrera egiteko beldurra sartzea izan dute eta dute estrategiatzat. Bildu, inposaketatik errepresiora pasa da. Gauza kurioso bat, isunak jartzeko eskumena Mankomunitateko Zuzendaritzak dauka eta bertako arduradun nagusia Arrasateko alkatea da. Arrasateko alkateak ipiniko ote dizkigu isunak bergararroi, oñatiarroi edo eskoriatzarroi atez atekoa ez onartzeagatik? Arrasaten 5. Edukiontzia ezarri eta besteetan isunak?
Zenbakiek argi hitz egiten dute eta ez dugu ulertzen Debagoienan 5 sistema desberdin egotea hondakinak biltzeko eta krisiaren aurkako partidak ez gehitzea egoerak eskatzen duen bezala. BILDUK DEBAGOIENAKO KRISIARI AURRE EGITEKO POLITIARIK EZ DAUKA, EZ DA BERETZAT LEHENTASUNA".