Euskal ekonomiaren erabakimenaz izenburupean mahai-ingurua egingo dute urtarrilaren 29an Arrasateko Kulturaten, Joseba Barandiaran, Oskar Arantzabal eta Adrian Zelaia ekonomialariekin. Urtarrilaren 31n, berriz, kontzertua izango da Oñatiko gaztelekuan; bertan, Carles Belda ariko da soinu txikiarekin. Belda kataluniarra da, baina Zugarramurdin bizi da, eta bere emankizunean katalana eta euskara uztartzen ditu –Mikel Laboaren doinuak katalanez kantatzen ditu, besteak beste. Gose arrasatearrek joko dute Beldaren ostean. Azkenik, otsailaren 2an mendi irteera izango da Lizargaratera, Antzuolatik, Bergaratik eta Oñatitik oinez irtenda, eta giza-katea egingo dute eguerdian hiru herrietako lurrek bat egiten duten inguru hartan.