Mugikortasun Batzordea
Azpiegitura eta Mugikortasun diputatu Larraitz Ugarte berak eskatuta, Muikortasun Batzordea bildu zen joan zen atzo. Bertan, Ugartek Deskargako egoera zein den azaldu zuen. Horretaz gain, diputatuak oposizioari ohartarazi zion Arkupe sistema onartu ezean, Aldundiak banketxeekin arazoak izango dituela. Izan ere, 2011an Olano buru zuen Aldundiak 900 milioi euroko zorra hartu zuen bere gain banketxeekin eta Deskargan bidesaria jarriko zuela hitzartu, Aldundiko iturrietatik azaltzen denez. Beraz, bidesaria ez jartzea urratze larri bezala hartu lezakete banketxeek eta kreditua itzultzea eska dezaketela ohartari zuen atzo Ugartek eta zor horri Aldundiak ezin diola aurre egin. Horren aurean, oposizioko alderdiei euren proposamena zein den azaltzeko eskatu zien. Gainera, Ugartek txosten juridikoak ere aurkeztu halako erabaki batek Batzar Nagusien onespen espezifikoa behar duela argitzeko, Ugartek adierazi baitu Aldundiak erabakia Batzar Nagusietatik pasa gabe hartu zuela.
Oposiziotik
Gauzak horrela, Aintzane Oiarbidek honakoa eskatu zion Ugarteri atzo: "Ez nahastu Deskargan bidesaria jartzeko beharra eta Arkupe sistemaren ezarpena". Gaineratu zuen Arkupek ez duela gipuzkoar gehienen babesa eta har ditzatela aintzat lehengo legealdiko bidesarien gaineko talde-txostengilearen ondorioak, alderdi politikoen zein gizartearen gehiengoaren adostasuna dutelako bere iritziz. Bestalde, Ugartek EAJri leporatutako ezkutakeria ukatzen du, Oiarbidek; nahiz eta, atzoko batzarreanonartu zuen Batzar Nagusien onarpen espezifikorik ez zela egon, Aldunditik azaltzen dutenez. Alderdi jeltzaletik Deskargarako foru arau propioa egiteko eskatu zuten, hala eta gutziz ere atzokoan. Ugartek erantzun zien haiek sinatu zutela hitzarmen hori banketxeekin, eta beraz, nahi badute beraiek aurkezteko foru arau bat euren aldetik, kontra-erreforma fiskalarekin egin duten bezala.
PSE-EEk ere Deskargako bidesarirako foru araua aurkezteko eskatu zuen, baina ez zuen bermatu aurkeztuz gero, babestuko zuenik. Bestalde, PPtik esan zuen negoziazio bide guztiak bilatu behar direla. Ugartek erantzun zuen Foru Gobernu honek ahal zuen guztia egin duela adostasunak bilatzeko eta ez duela zentzurik gaia gehiago luzatzeak, baina eguaztenera bitarte hitz egiteko prest dagoela.
Batzar Nagusietatik
Zehazki, eguaztenean aurkeztuko dira oposizioak eginiko osoko emendakibak. "Gobernu honentzat izugarrizko injustizia izango litzateke Deskargan bidesaria jartzea eta beste batzuk sinatutakoa gauzatu beharra. Ondorioa, baina, larriak izan daitezke eta baloratu egin beharko da zer egin", diote