Aldundiak txostenak aurkeztu ditu, Deskargako bidesariaren harira

Ane Miren Etxeberria 2013ko abe. 19a, 16:43

Aurreko astean Deskargako bidesaria zela-eta, ika-mika sortu zen. Azpiegitura eta Mugikortasun diputatu Larraitz Ugartek adierazi zuen alderdi jeltzaleak bere garaian Deskargan bidesaria jartzea hitzartu zuela banketxeekin, erabakia Batzar Nagusietatik pasa gabe eta foru araua egin gabe. Agurtzane Oiarbidek, EAJko batzarkideak, gezurretan aritzea leporatu zion Ugarteri.

Bada, aurreko astean Ugartek aurreratu bezala, martitzen honetan Aldundiak hainbat autoritate finantzarioez eginiko txostenak aurkeztu ditu. Txosten tekniko eta juridikoen bitartez aditzera ematen da Deskargan ordainsaria jartzeko Gipuzkoako Batzar Nagusien arau bidez onartua izan behar dela, izaera publikoa duen ondare prestazioa baita. Zehazten da baita kanona ez dela tarifa bat dekretu foral bidez finkatzen dena, baizik eta ondare prestazioa denez, bai edo bai, Batzar Nagusietan adostutakoa izan behar dela.

Bestalde, zehazten da, egun bi arau hauek daudela indarrean: 2010/4 foru araua, zeinaren bidez AP-8ko eta AP-1eko Gipuzkoako zatiak erabiltzeagatik finkatzen dituen prezioak; eta bestetik, 2012/8 foru araua, zeinaren bidez aurreko foru araua aldatzen duena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak