Irati Muxikak atxilotu aurretik prestatutako azken bideoa interneten dago ikusgai. Aipatu bideoan azken hilabeteetan igarotako "desobedientziaren bidean" lagundu dioten herritarei eskerrak ematen dizkie Muxikak, besteak beste. Dioenez, herritarren inplikazioa ezinbestekoa izan da urria ezkero: "Denon artean egin dugu posible orain arteko desobedientziaren bidea".