Eguenean Aramaion atxilotua eta Martutenen espetxeratua izan ondoren, gaur eraman dute Madrilera eta Auzitegi Nazionaleko epailearen aurretik pasa da. Epailearen asmoa da euskal gazteen kontrako auzian inputatuta daudenekin batera epaitzea, baina fiskalaren eta akusazio partikularraren iritzia jaso nahi du erabakia hartu aurretik.
Datorren eguenean, hilak 16, izango da gazteen aurkako epaiketaren hurrengo saioa, eta ordurako emana izango du erabakiaren berri. Epaiketa horrek irauten duen bitartean Soto del Real (Madril) espetxean egongo da Muxika.
Bihar izango du familiaren bisita.