Joan den astean urtarrilerako argindarraren prezioa %11 inguru garestitzea erabaki zuen enkantea baliogabetu ostean, Espainiako Gobernuak prezioa ezartzeko proposamenak egiteko eskatu zion Lehia Batzordeari. Bi proposamen egin zizkion batzordeak eta Gobernuari zegokion gero proposamenetako bat aukeratzea. Azkenean gaurko ministroen kontseiluan erabaki dute %2,3 igotzea.