Bada, aurreko astean Ugartek aurreratu bezala, martitzen honetan Aldundiak hainbat autoritate finantzarioez eginiko txostenak aurkeztu ditu. Txosten tekniko eta juridikoen bitartez aditzera ematen da Deskargan ordainsaria jartzeko Gipuzkoako Batzar Nagusien arau bidez onartua izan behar dela, izaera publikoa duen ondare prestazioa baita. Zehazten da baita kanona ez dela tarifa bat dekretu foral bidez finkatzen dena, baizik eta ondare prestazioa denez, bai edo bai, Batzar Nagusietan adostutakoa izan behar dela.
Bestalde, zehazten da, egun bi arau hauek daudela indarrean: 2010/4 foru araua, zeinaren bidez AP-8ko eta AP-1eko Gipuzkoako zatiak erabiltzeagatik finkatzen dituen prezioak; eta bestetik, 2012/8 foru araua, zeinaren bidez aurreko foru araua aldatzen duena.