Herribusa martxan urtarrilaren 2tik aurrera: urbano zerbitzu eraginkorra, ekologikoa eta erosoa.
Gaur goizean aurkeztu dute Herribusa bergararren aurrean, eta Udalak urtarrilaren 2a ezkero martxan egongo den urbano zerbitzu berria aurkeztu du horrela. Zerbitzua emango duten bi autobus berriak erakutsi dituzte eta herritarrek ibilgailuotan sartu eta buelta bat emateko aukera izan dute. Ibilgailu bereziak dira, izan ere, GLP gasarekin eta gasolinarekin doazen autobus hibridoak dira; ekologikoak eta ohiko autobusak baino askoz isilagoak.