Iñurrategi, Vallejo eta Zabaltza iritsi dira helmugara

Asier Alkorta 2012ko urt. 10a, 01:00

None
Arratsaldeko 15:00etan, ordubete gutxiago Antartikan, Iñurrategik, Vallejok eta Zabaltzak espero baino 15 egun lehenago amaitu dute oso gogorra suertatu den zeharkaldi polarra. Herculesko badiatik hegazkin txiki bat hartuko dute Union Glaciarrera joateko, Txileko kostarako bidean Antartikak zabaltzen duen irteerako atea. "Goizaldeko 5etan atera gara azkar egingo genuelakoan falta zitzaigun bidea baina goizean haizeak behera egin eta geratu behar izan dugu. Azken kilometroak oinez egin ditugu", esan dute protagonistek. Zorua, lur-eremua traketsa izan da benetako infernua ibilbide guztian zehar eta gaur kranpoiak behar izan dituzte amaieran, ez zegoen hortik igarotzeko beste modurik. 55 egun 55 egunetan lortu dute: Antartika itsasotik itsasora zeharkatu Hego Polotik igaroz. 8 lagunek baino ez dute orain arte tankera honetako zeharkaldia egin inolako laguntzarik gabe gaur arte, Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza gehitu behar zaizkie orain.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak