Lan istripua

Irati Goitia 2012ko urt. 11a, 01:00

None
58 urteko gizonezko bat larri dago astelehenean Oñatin izandako lan-istripu baten ondorioz. Irati Goitia lankidea izan da gertaeraren lekuan.Arratsaldeko 4:30ak inguruan izan zen istripua hemen, Zubillaga auzoan dagoen, Altuna enpresan. Esmeril harri bat askatu eta kolpeak jasan zituen buruan eta gorputzean gizonezko oñatiarrak. Larrialdi zerbitzuetakoak bertaratu eta Gasteizko Santiago Ospitalera eraman zuten, izan ere, bertan dago aurpegiko zauriak sendatzeko zail berezia. Gaur eguerdian zainketa intentsiboko unitatean jarraitzen zuen gizonezkoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak