Debagoieneko kirol txartela

Irati Goitia 2012ko urt. 12a, 01:00
None
Aurten ere posible izango da Debagoieneko kirol txartelak ematen dituen abantailez gozatzea. Arrasate, Bergara, Eskoriatza eta Oñatiko udal kirol instalazioetan erabili ahal izango da txartela, baina beste herrietakoek ere atera ahal izango dute. Ibarreko udal ordezkariek erabaki dute jarraipena ematea Debagoieneko kirol txartelari. Arrasate, Bergara, Eskoriatza eta Oñatiko kirol instalazioetan erabili daiteke Hala, Iñaki Ugarteburuk gaineratu du, geure herriko txartelagatik ordaintzen duguna baino pixka bat gehiago ordainduta, aukera dagoela lau kiroldegitan sartzeko. Oraindik ez da erabaki Aretxabaletako kiroldegi berria eskaintza honetan sartuko den ala ez. Ugarteburuk adierazi du asko direla txartela ateratzearen onurak. Bestalde, Ugarteburuk dio DKT txartelarekin posible dela zeure herrian ez dauden instalazioez disfrutatzea alboko herrian; adibidez, tenis edo padel pistez. 18 urtetik gorakoentzat: Plusa 202 euro / Premiun 244 Urte osorako txartela da eta bi motatakoa izan daiteke: Plusa edo Premiun-a. Plusarekin udal kiroldegietako zerbitzu guztiak erabiltzeko aukera dago, bai eremu lehorrak eta baita ur eremuak ere. Premiun-arekin, berriz, kirol instalazio guztiak erabiltzeaz gain, Bergarako bainuetxean sartzeko aukera dago. Txartela banakakoa edo familiakoa izan daiteke eta ez da aipatutako lau herri horietakoa izan behar berau ateratzeko. Interesatuek Bergara, Arrasate, Eskoriatza edo Oñatiko kiroldegietara joan besterik ez dutela adierazi du Ugarteburuk. Gainontzeko herrietako biztanleei gehien erabiliko duten herriko kiroldegira joateko gomendioa egin die.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak