Igartua poetaren omenaldiak harrera ona

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko urt. 12a, 01:00

None
Karmele Igartua aretxabaletar poeta omendu eta gogora ekarri zuten herritarrek. Tere Irastortza idazleak, Igartua poetaren lagun eta lankide izandakoak, aretxabaletarraren obrak aztertu eta errezitaldia eskaini zuen. Herritar ugari bertaratu ziren errezitaldira eta batzuk ausartu ziren Igartuaren poesiaren bat jendaurrean irakurtzen. 2010ean hil zen Karmele Igartua Aretxabaletako poeta omendu eta gogora ekarri zuten atzo arratsaldean herritarrek. Izan ere, Loramendi elkarteko kideek nahi izan zuten, beste behin, Igartua eta bere poesia gogora ekartzea. Tere Irastortza idazleak, aretxabaletar poetaren lagun eta lankide izandakoak, aretxabaletarraren obrak aztertu zituen eta ondoren errezitaldia eskaini zuen. Herritar batzuk ere animatu ziren poetaren libururen bat hartu eta Aretxabaletako udaletxe zaharrean elkartu ziren beste herritarren aurrean poesia bat irakurtzen. Karmele Igartua oso pertsona herrikoia zen eta omenaldi asko egin zaizkio Aretxabaletan, oraingoan ere, herritarrek ez zuten hutsik egin eta harrera onarekin egin zioten omenaldi-errezitaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak