Noiz arte justiziarik gabe? jaialdia

Asier Alkorta 2012ko urt. 13a, 01:00
None
"Ahaztu ezin dena, oraingo gazteei transmititzea behar beharrezkoa dena", horixe izan da behin eta berriro azpimarratu dutena Noiz arte justiziarik gabe jaialdia bukatu ostean bertara gerturatu diren askok. Gazte zein helduei, denei barrua mugiarazi die gerran oinarritutako musika eta dantza ikuskizunak. "Hunkigarria izan da berriro gogoratzea gertatu zena", nabarmendu digute Osintxuko Musiraka dantza taldeko neskek. Memoria historikoari errespetua adierazi diete gaur Amaia Udal Antzokian egindako jaialdian. "Asko egiteko dagoen arren justizia zatitxo bat egin da", adierazi digu Julia Mongek. Intxorta 1937 elkarteak antolatuta, jaialdian, musika izan da protagonista. Garai batean gure herriak bizitakoa oinarri duen emanaldiak begiak bustiarazi dizkio bati baino gehiagori. Noiz arte justiziarik gabe kultura ekitaldia jendetsua izan da. Azpimarratzekoa adin tarte ezberdineko jendea izan dela. Herritar askoren artean ikusi ditugu Xabier Zubizarreta Txiron, Juan Ramon Garai, Julia Monge, Ino Galparsoro edota Eneko Barberena, besteak beste. Jaialdia Mozarten Requiem melodia esanguratsuak ireki du, eszenatokian Ikurriña eta Errepublikako banderak airean zeramatzatela Osintxuko Musiraka dantza taldeko kideek. Jaialdirako propio egindako dantza ikuskizuna zen, alegia. Ondoren, eszenatokian ikusi ditugu Anger, Gose, Ain_1, Andoni, Petti eta Eñaut; Domentx Uzin, Juan Fernandez eta Eder Varela. Gerrako ipuinak liburu-CDan parte hartu duten musikari gehinak izan dira Noiz arte justiziarik gabe jaialdian. Asteleheneko Goienan izango duzue kronika zabalagoa eta iritziak irakurtzeko aukera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak