Beira birziklatzeko karpa, Bergaran

Asier Alkorta 2012ko urt. 16a, 01:00
None
Herritarrek zaborra gutxiago sortzeko eta birziklatzeko borondatea badutela esan zuen bertan zegoen ingurugiro-hezitzaileak, baina zalantzak sortzen dira askotan. Zapatuko egitasmoak balio izan zuen jokoen bitartez bertaratu ziren herritarren zalantza horiek argitzeko. Hondakinekin dugun arazoa ez da nolanahikoa eta, herritarrak gero eta kontzienteago diren arren, oraindik asko geratzen da ikasi eta egiteko. Zeregin horretan, debagoiendarrek bidelagun dute Mankomunitatea, zapatuan beira birziklatzeko karpa ipini zuten Bergaran, esaterako. "Nora bota behar da edalontzi bat? Eta edukiontzi horira ontziak bakarrik?..." Hamaika galdera daude airean, nahiz eta askok pentsatu gaia ondo menderatzen dutela. Ezagutza neurtzeko jokoak prestatu zituzten karpan. Birziklatu ezin daitezkeen plater, edalontzi eta hautsontziak zaborretara bota behar ditugula esan zuen ingurugiro-hezitzaileak, izan ere, gaur egun ez daukagu edukiontzi zehatz bat kristala botatzeko eta edukiontzi berdera beira bota behar da. Ingurugiro-hezitzaileak gaineratu zuen jendeak borondate ona duela. Karpara bertaratu ziren herritarrak gustura ibili ziren dibertitzen ziren bitartean ikasi egin zutelako. Ingurugiro-hezitzaileak ikasten jarraitzera animatu ditu interesatuak, baina mezu bat argi utzita, beti ere, hobe dela nora bota ez dakigun hori zakarrontzira eramatea beste edukiontziren batera beharrean, ez dagokion tokira botatzen dugunak asko zailtzen duelako tratamendu prozesua. Zapatuan Bergaran izan zen karpak Arrasaten egingo du geldialdia bariku arratsaldean, eta Aretxabaletan zapatu goizean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak