ALBISTEAK

Goiena Gida 2012

Ander-Monedero 2012ko urtarrilaren 17a
Atzo hasi eta urtarrilaren 30era bitartean 2012ko Goiena Gidaren 20.000 ale banatuko dira Goienako harpidedun eta publizitatea egite duten guztien artean. Gidan Debagoieneko negozio eta informazio orokorreko telefono eta helbideak agertzen dira. Goiena gidak edapen handia duenez, gidan iragartzen diren negozio, elkarte eta abarrek, beraien negozio edo jarduerak ezagutarazteko modu ona dela uste du Larrañagak. Gida komertziala izateaz aparte, Debagoieneko hainbat zerbitzuren berri ematen du: guardiako farmaziak, administrazio publikoko telefonoak, zabor bilketaren egutegia… Paperean ez ezik, sarean ere aurkitu daiteke Goiena gida. Askorentzat, interneten gida egoteak telefonoak errazago eta azkarrago lortzeko metodoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak