Ikas-tailerrak egiten dabiltza Oñati Zero zabor taldearen eskutik

Txomin Madina Milikua 2012ko urt. 17a, 01:00
None

Ekonomia zirkularra, egungo kontsumo ereduak eta jasangarritasunaren printzipioak izan dira orain artean Oñati zero zabor taldeak antolatutako ikas tailerretan landu dituzten gaiak. Bi dira taldeak ikas tailer hauekin lortu gura dituen helburuak: batetik, askotan hain ezagunak izaten ez diren gaiak ezagutzea, eta bestetik, taldearen berri ematea. Uribesalgoren esanetan, tailer hauek edonorri daude zuzenduta, Oñatikoa izan edo ez. Eta orain arte izandako parte-hartzaileen askotariko adinak azpimarratu ditu. Ikas tailerren euren dinamikari dagokionez, bertara joaten diren parte-hartze zuzena izaten dute. Izan ere, denen artean jorratzen dute gaia, unibertsitateko testuak irakurri eta komentatuz. Esan bezala, hiru dira orain arte egin dituzten tailerrak, eta Uribesalgok berak esan digunez, Zero zabor borrokarekin zerikusia duten gaiak izan arren, ikuspegi orokor batetik landu izan dituzte. Hurrengo tailerra ildo beretik joango da: otsailean egingo dute, eta merkatu librearen eta jasangarritasunaren antagonismoa aztertuko dute bertan. Hortik aurrera landuko dituzten gaietan, bai ukituko dute zuzenean zaborren gaia. Besteak beste, zaborren kudeaketaren atzean dauden interesn inguruan egingo dute berba, baita errauskailuaz ere. Oñati zero zabor taldetik tailer hauetara joateko gonbidapena luzatzen dute, esanaz, hedabideetatik jaso ahal den informazioaren alternatiba direla halako ekimenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak