Arrakastatsua izan da Bergarako Zaporeen hirugarren azoka

Asier Alkorta 2012ko urt. 30a, 05:26
None
Euskal herritik bertatik zein Kantabria, Mallorka, Gaztela Leon eta Galizia bezalako lekuetatik etorritako 18 postu izan dira denera asteburuan Bergaran egin duten zaporeen azokan parte hartu dutenak. Postuetan zer? Denetarik. Etxeko tresna bitxiek, aurreko urteetan legez, ikusmin berezia sortu dute. Hala, zikintzen ez duten mantelak ikusi ahal izan dira Bergaran, baita altzairuzko koloreetako labanak ere. Dena den, tresna bitxien artean, oliorik behar ez duen eta ezer itsasten ez zaion zartagina izan da arreta gehien piztu duena. Dena den, janarien postuetan ere egon da zer ikusi, usaindu... eta jan. Eguraldia ez da izan horrelako azoka batendako aproposena, eta hori nabaritzen zutela zioten saltzaileek. Adin guztietako jendea erakarri du zaporeen azokak; adin guztietako jendea, era guztietako zapore bila. Gustu adina zapore aukeran beraz, aurten hirugarren edizioa bete duen Bergarako zaporeen azokan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak